XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antzeko arrazonamendua eginez gero, tortsio-uhinen hedapen-abiadura delako adierazpenaz emanda dagoela ere froga daiteke.

e) Uretan sortzen diren uhinak.

Seguru asko uhin hauek eta soka baten zeharkako uhinak dira ezagunenak.

Uhin hauetan ur-partikulen oszilazioak ez dira gainazalean soilik gertatzen, eta anplitudea txikiagotuz doala hondoraino egoten dira.

Ur-partikulen higidurak osagai bertikala eta horizontala ditu.

Hori dela eta bere azterketa matematikoa nahikoa zaila gertatu ohi da.

Dena den arrazonamendu fisikoa sinpleagoa da eta hori aurkeztuko dugu hemen.

Ebakidura laukizuzena eta horma launak dituen kanal bat hartzen da.

Bestetik likidoaren dentsitatea (p) eta gainazal-tentsioa () dira eta fluidoa konprimaezintzat jo ohi da.

Kanalean zehar uhin-tren bat hedatzen denean, likidoaren edozein elementu bai bertikalki eta bai horizontalki higitzen da, indar berreskuratzaileak bi arrazoirengatik agertzen direlarik: 1) Puntuz puntuko sakoneraren aldaketek sorteraziriko presio-aldaketengatik.

2) Gainazal-askearen kurbadurak sorterazten dituen gainazal-tentsio delakoaren efektuengatik.

Ateratzen diren higidura-ekuazioek bi baldintza hauek bete behar dituzte: 1) Goiko gainazalaren presioa da.

2) Kanalaren hondoan desplazamendu bertikalak nuluak dira.